Arabako mendialdea

Arabako kuadrilla edo eskualdeen artean ezezagunetako bat da Arabako Mendialdea. Izkiko mendien eta Codes eta Lokiz mendilerroen artean kokatzen den haran hau benetako ezustekoa izan da guretzat, espero genuena baino askoz toki ederragoa iruditu baitzaigu. Maeztu,Korres, Antoñana eta Kanpezu dira bisitatu ditugun herrietako batzuk.

Continue reading Arabako mendialdea

Advertisements

Erronkari eta Zaraitzu: Nafar Pirinioetan barrena

Nafarroaren ekialdean, Pirinioen magalean, badira bi haran, harkaitz eta mendien artean, herri eta paisaia ederrak ezkutatzen dituztenak: Erronkari eta Zaraitzu ibarrak. Furgonetan ezagutzeko leku bikaina da, mendiaz eta naturaz gozatzeko aukera ematen baitu.

Continue reading Erronkari eta Zaraitzu: Nafar Pirinioetan barrena

Zumaia: Itsasoa, flyscha eta zine eskenatokiak

Badira leku batzuk, berezkoa duten edertasunagatik, filme bateko eskenatoki izateko pentsatutakoak diruditenak. Zumaia da toki horietako bat. Gipuzkoako kostako herria da, eta haren inguruan dauden itsasoa eta flyscha ditu berezitasun handienak. Ingurune berezi honetan, Game of Thrones telesaileko edota 8 apellidos vascos filmeko hainbat eskena grabatu dira.

Continue reading Zumaia: Itsasoa, flyscha eta zine eskenatokiak

Gironako herririk ederrenak ezagutuz

Betidanik maite izan dugu Catalunia, eta aspalditik genuen buruan Gironako herririk ederrenak ezagutzeko bidaia bat egitea, barrualdean dauden ertaroko herriak eta kostako arrantzale herriak uztartuz. Herri horietako asko beste bidaiarien argazkietan ikusi izan ditugu, eta irrikitan geunden geure begiekin ikusteko. Hala, urte zahar bezperan, 8 egun eta 2.000 kilometrotik gorako bidaia honi ekin genion.

Continue reading Gironako herririk ederrenak ezagutuz

Arratia bailara furgonetan

Gorbeiako eta Urkiolako parke naturalen magalean, eta Arratia ibaiak bustita, Bizkaiko bailararik berde eta ederrenetako bat ezkutatzen da. Askorentzat ezezaguna bada ere, Arratia bailarak sekretu asko gordetzen ditu: Nekazal giroko herriak, palazioak diruditen baserriak, tradizioak, legendak eta naturgune harrigarriak. Zatozte gurekin, ez zaiue damutuko!

Continue reading Arratia bailara furgonetan