Maskaraden garaia Xiberoan

Euskal Herriko lurralderik txikiena izan arren, kultura eta tradizio gehien gordetzen duenetako bat da Xiberoa (edo Zuberoa). Urte askoan euskarak atzera egin du bertan, baina ahoz aho transmititu diren kantu zaharrak, maskaradak (inauteriak) edota pastoralak bezalako ekitaldiak mantentzen jakin dute.

Altzuruku 07Eguraldiak askotan laguntzen ez badu ere, Xiberoa bisitatzeko garairik berezienetakoa da otsailetik apirilera arteko tartea, epe horretan egiten baitituzte maskaradak. Urtero herri bateko gazteak arduratzen dira berau antolatzeaz, eta astebuero, herriz herri ibiltzen dira.

Kalez kale eta etxez etxe joan, eta barrikadak egiten dituzte, antzezpen laburrak eta kantuak eskainiz. Trukean, auzotarrek jakiak, edariak edota dirua ematen diete. Egunaren bukaeran, herri osoaren aurrean egiten dute antzezpen luzeago bat; bertan, herriko nahiz inguruetako kontuak azaltzen dituzte, umorez.  Maskaradako pertsonaietako batzuk dira buhameak, kantiniersak, xorrotxak, dantzariak edota kauterak.

IMG_20140820_170608

Non lo egin

Ipar Euskal Herrian kanping eta autokarabanentzako gune ugari daude, baita Xiberoan ere. Gure bidaietan ezagutu ditugunetako batzuk gomendatuko ditugu:

  • Kanping-ak: Maule hiriburutik gertu (oinez bost minutura) dago Uhaitza kanpinga, errekaren izen bera hartzen duena. Oso tratu gertukoa eta maitakorra eskaintzen dute, eta etxean bezala egon gara. Jabeen xiberoko euskara ederra  entzuteko aukera dago, gainera. Gomendatuko genukeen beste kanpaleku bat, Landran da, Urdiñarben. Baserri batean dago kokatua, eta plaza gutxi baditu ere, toki ederrean dago. Jabeek euskaraz hitz egiten dute.
  • Guneak: Maule hiriburuaren kanpoaldean badago gune bat, baina herrigunean ere aurki daitezke lasai lo egiteko tokiak. Gunea duen beste herrietako bat, Atharratze da; erreka ondoan lo egin daiteke, herrigunetik oso gertu. Gure kasuan, markatutako gunea ez bada ere, Altzukuko aparkaleku txiki batean lo egin dugu, gazteluaren parean; toki ederra benetan. Ondoan, Epherra ostatua dago, bertako gastronomia probatzeko toki aproposa.

IMG_20140823_143537

Zer ikusi

Maskaradak ikusteko asmoarekin joanez gero, aurrena urteko egutegia lortzea komeni izaten da, eta horren arabera antolatu bidaia. Hala ere, maskaradez eta pastoralez gain, Xiberoan bada zer ikusia.

Mauleko gazteluko sarrera.
Mauleko gazteluko sarrera.

Maule bera herri dotorea da, eta merezi du bertatik buelta bat emateak; herriaren gainkaldean, zaindari moduan dagoen gaztelua (XIII. mendean eraikia) ahaztu gabe. Barrutik bisitatzeko aukera ere badago.

Bisitatzeko herririk ederrenetako bat, Atharratze da; merkataritzari eskainitako herria dela esan liteke, eta azoka ugari egiten dira bertan. Plaza ederra du, etxe koloretsuz inguratuta.

Turismoari begira, beste leku interesgarrietako batzuk dira Kakuetako arroila, Larrun eta handik Orhi mendirako igoera, Zalgize-Doneztebeko eliza, edota Altzukutik gora igota dagoen Ahüzkiko iturri ezaguna. Gure ustez, ordea, ibilbide jakin bat markatu ordez, onena herriz herri ibiltzea eta bertako tokiekin eta jendearekin gozatzea da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s