Sara eta Zugarramurdi: Sorginen ibilbidea

Akelarreak, sorginak, kondairak, kobazuloak… Euskal Herriko tokirik misteriotsu eta magikoenetako batera goaz. Sara eta Zugarramurdi mugaldeko bi herri txiki dira, bata Lapurdiren hegoaldean kokatua eta bestea Nafarroaren iparraldean, baina biak ere, Xareta bailaran kokatuta. Pirinio aurreko paisaia eder honek eta bere basoek konta ahala sekretu eta istorio biltzen ditu bere baitan.


xareta_jpg__816579Lapurdi aldetik hasi dugu gure ibilbidea; Urruñatik Sarara doan bidea hartuko dugu, beti ere Larrun mendiaren magaletik joanez. Minutu gutxiren buruan iritxiko gara Euskal Herriko herririk ederrenetakoa den Sarara.

11169724

Sara

20160416_161424Sara Lapurdiko herri txiki bat da, bere koba edo lezeengatik ezaguna. Herrigunean plaza eta haren ingurua bisita daitezke. Iparraldeko arkitektura mantentzen duten hainbat etxe eta hotel eta ostatuz inguratuta dago. Plazaren alde batean frontoia edo errebotea dago (Ipar Euskal Herrian frontoirik gehienek frontisa edo horma bakarra dute) bere harmailekin. Pilotalekuaren ondoan dago San Martin eliza. Bertan, urte askoan Saran bizi izan zen Joxemiel Barandiaranen oroigarria ikus daiteke.

Herrigunetik gertu hainbat parking daude, eta baita AC gune bat ere. Gaua pasatzeko kanpina nahiago baduzue, hainbat aukera daude inguruetan (ikusi kanpin gida).

img_5911

Sarako lezeak

20160416_1823482Herrigunetik pare bat kilometrora, mendira bidean daude Sarako Lezeak edo kobazuloak. Bisita gidatuak eskaintzen dituzte hainbat hizkuntzatan (ordutegiak kontsultatu). Bisita hasi aurretik, sarrera moduan, koben sorrera, historia eta euskal mitologiaren hainbat zertzelada dituen ikus-entzunezko bat eskaintzen dute.  Bisitak ordubete inguruko iraupena du eta kilometro bat egin daiteke kobako pasabideen artean. Ibilbidean zehar, milaka urtez sortzen joan diren formazio geologiko bitxiak edota duela 10.000 urte arte bertan bizi izandako hartzaren aztarnak ikus daitezke; baita egun oraindik bertan bizi diren saguzarrak ere. Argien, soinuaren eta ikus-entzunezkoen bidez, gizakiaren eboluzioari eta Joxe Migel Barandiaran arkeologo eta etnografoak bildutako euskal mitologiaren inguruko informazioa ematen dute.

Kontrabandisten bidea

img_5851Sara eta Zugarramurdi elkarrekin komunikatuta daude, errepidez ez ezik, baita oinezko bide bati esker ere. Garai batean kontrabandistek erabiltzen zuten bidea dela esaten da, eta baita 36ko Gerran eta ondoren frankismotik ihesi zebiltzanei muga zeharkatzen laguntzen zieten mugalariek ibiltzen zutena ere. Sarako kobetatik abiatuta, ibilbide ederra da eta ondo markatuta dago (pottoka urdin batzuen marrazkiekin). Ordubete inguruko bidea eta erraz egiteko modukoa.

img_5860

Zugarramurdi

img_5876Zugarramurdiren historiak lotura estua du sorginkeriarekin. XVII. mendean, inkisizioak egindako salaketa, jazarpen, tortura eta hilketak zirela medio, herria erabat markatuta gelditu zen. Euskal Herriko historiaren pasarte beltzenaren lekuko da egun Zugarramurdiko Sorginen Museoa. Bisitaldian, sorginen, akelarreen eta inkisizioak eragindako triskantzen berri izango dugu, baina baita inguruko eta Euskal Herriko mitologiaren berri ere.

Zugarramurdiko koba

img_5898

Museotik oso gertu dago Zugarramurdiko koba. Neurriz eta galeria aldetik ez da Sarakoa bezain handia, baina sekulako sarrera du, garaiera handiko sapaiarekin. Bere leze nagusiak 120 metroko luzeera du eta 12 metrorainoko altuera, punturik gorenetan. Hainbat filmeren eskenatoki izan da; besteak beste, han grabatu zuten Alex de la Iglesiaren Las Brujas de Zugarramurdi filme ezaguna.

img_5866Museoa eta koba ikusi eta gero, herrigunetik buelta bat eman dugu. Etxeen edertasunaz gain, atentzioa eman digu elizako dorrearen itsurak. Plazako ostatu batean mokadu bat jan eta atzera Sararaino eramango gaituen kontrabandisten bideari ekin diogu berriz,

Xareta bailaran, Sara eta Zugarramurdi herriez gain, Ainhoa (Lapurdi) eta Urdazubi (Nafarroa) bisitatu daitezke. Saratik oso gertu, Larrun mendia dago, bere trenari esker, inguruko puntu turistiko nagusietako bat dena. Kosta nahiago baduzue berriz, Lapurdiko Kosta ezagutuz jarraitu dezakezue bidea.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s